Antolatzaileen arabera, topaketaren helburua da judoaz oinarritik gozatzea, lagunarteko giro hezitzaile batean, non judokek, entrenatzaileek eta familiek elkarrekin egun berezi bat partekatuko duten. Ez da txapelketa bat izango; helburua ikastea, partekatzea eta judoaz gozatzea da, errespetua, adiskidetasuna eta elkartasuna sustatuz. Parte hartzen duten haur guztiek oroimenezko domina bat eta ura eta fruta dituen poltsa bat jasoko dituzte jardunaldia amaitzean.

Arrasate Judo Elkarteak antolatzen duen lehen judo jaialdia da hau. "Ilusio handiz prestatu dugu eta gure klubeko lagun guztiekin partekatu nahi dugu. 200 umetik gora espero ditugu topaketan. Bide batez, klubetik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Arrasateko Udalari, baita laguntzaile eta babesle guztiei ere, haien laguntzarik gabe jaialdi hau ezinezkoa izango litzatekeelako".