Arrasate Literatur Lehiaketak: 379 lan jasota, eta 23 finalista

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 11

Iazko sari banaketa ekitaldiaren amaierako talde argazkia.

AEDk antolatzen dituen Arrasate Literatur Lehiaketen 39. edizioak baditu finalistak. 379 lan jaso dituzte, eta kategoriaka antolatutako epaimahaien galbahetik pasa eta gero, 23 gazte izango dira finalistak. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 13an egingo da Kulturateko areto nagusian, 18:30ean hasita. 

Hona hemen 39. edizioko finalistak: 

• NARRAZIOA: Alaia Rodriguez Ondarra, Nora Eguia Larrañaga, Maria Barrutia Zenigaonaindia, Malen Arribas Carrascal eta Lia Guedes Hernandez.
• ILUSTRAZIOA: Maria Barrutia Zenigaonaindia, June Leibar Belinchon, Itoitz Herrera eta Alday Moros.
• BERTSO-PAPERAK: Maria Barrutia Zenigaonaindia, Maia Zaitegi Uriarte, Ur Agirre Ramila eta June Arrese Arietaleanizbeaskoa.
• MIKROIPUINAK: Elaia Jauregi Ibabe, Paulina Henao Henao, Nahia Valenti, Nahia Garro, Intza Ezpeleta, Kerman Petralanda Garate eta Mahnoor Mahnoor.
• POESIA: Mahnoor Mahnoor, Miren Ugarte Morón, Nora Roldan Guirao eta Kerman Petralanda Garate.
• KOMIKIA: Mahnoor Mahnoor, Abdul, Atxart Busturia eta Elene Ormaetxea Artola.

Amaitzeko, AEDtik eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie gazte guztiei eta, "bihotz-bihotzez", epaimahai lanetan aritu direnei: Arizmendi ikastolako Santa Teresa eta Gaztelupeko irakasleak, Arrasate Herri Eskolako irakasleak, Arrasateko Institutuko irakasleak, Karmele Perez, Amaia Arrizabalaga, Maider Azkarraga-Urizar, Helena Azkarragaurizar, Libe Argoitia, Nerea Zugasti, Unai Bergaretxe, Xabier Betzuen, Olatz Ibarluzea, Igor Leturia eta Julen Ribas. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak