Guztira, 42 aritu dira lehian, alebin, infantil, junior eta San Jorge mailetan. Judy Biallosterski antolatzaileak azaldu duenez, Gipuzkoako txapelketa lehendik bazegoen ere, aurten erabaki dute hiru egoitzatan banatzea: "Instalazioak ditugunez, denen artean erabaki dugu hiru egoitzatan egitea, eta Zabolain izan da lehenengoa".
Mailak 0tik 6ra arteko probak jokatu dituzte gaur. "Hasierako mailetan ariketa oinarrizkoagoak egiten dituzte, eta San Jorge maila da zailena. Doma klasikoko proba aurreratua da hori, eta zaldiaren oreka, obedientzia eta garapen fisikoa neurtzen ditu".
Irabazleen zerrenda
Hastapena
- Ekhí García Bogajo (Shitán)
- June Bartolomé (Odin)
- Maddi Iguatua (Ypsi)
A.P Finala
- Leire Kortabarria (Sirco)
- Lia Murillo Pildain (Keka)
- Maixe Arrese Sanpedro (Kylie)
A.P Atarikoa
- Aimar Etxebeste (Kubia)
- Haizea Lamea (Odin)
- Nagore Aranda Valor (Keka)
Alebinak taldeka
- Ane Menchaca (Oreo)
- Mattin Etxezarreta (Nogal IX)
- Ismael Felipe (Hero) eta Nora Garmendia (Ibiur)
Infantilak taldeka
- Ilargi Simón Peña (Despeinada)
- Noa García (Daluna Zar)
- Maialen Rey (Luxor Nilo)
Juniorrak
- Maialen Cascante Landa (Mango)
- Garazi Amesti ( Udal Vicille)
San Jorge
- Nerea Orrozolo (Escoces CS)