Slow Times Blues Band taldearen kontzertua, gaur, Aterpe tabernan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 8a

Etenik gabeko blues gau bat prestatu du Ibai-arte merkatari elkarteak gaurko. Ekitaldia BB Harperren eta Moneren biniloen emanaldi banarekin hasiko da, eta bluesa, soula eta antzeko soinuak Aterpe tabernara eramango dituzte, festa hasteko. Ondoren, gaueko hamaiketan, Zarauzko Slow Times Blues Band taldeak kontzertua emango du.

2016an sortu zuen taldea Iker Urki gitarra joleak, eta Saioa Seseren ahotsak, Carmelo Garciaren baxuak, David Gorosperen bateriak eta Urkiriren gitarrak Arrasatera eramango dituzte Texasko eta Chicagoko blues doinuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak