Doma klasikoko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da Arrasateko Zabolain zalditegian

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 8a

Zabolain zalditegiko pista estalia.

Zaldiketa lehiaketa bat bertatik bertara jarraitzeko aukera egongo da domekan, Arrasateko Zabolainen. Gesalibar auzoko zalditegian doma klasikoko Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute estreinakoz, domekan, maiatzaren 10ean. Alebin, infantil, junior eta senior mailako txapelketak jokatuko dira 10:00etatik aurrera.

Gipuzkoako txapelketa ez da Zabolainen antolatu duten ekintza bakarra izango. Bihar, doma klasikoko hastapen proba egingo da. 15:00etatik aurrera egingo dute proba hori. "Txapelketa ederra ikusteko eta giro onarekin, animatu etortzera", esan dute antolakuntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak