Autozainketari eskainitako saio berri hau, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailarekin eta Home Care Lab (Grupo SSI) taldearekin elkarlanean burutuko dute. Tailer honekin, "Arrasateko Udalak zaintzaileen lanak duindu eta haien bizi-kalitatea hobetzeko duen konpromisoa berretsi" egiten duela adierazi du Udalak.
Tailerra, SSIren egoitzan egingo da (Iturriotz kalea, 21). Parte hartu gura dutenek Judit Garciari deitu beharko diote 747 42 58 56 telefonora.