Vlad Câmpeanek eta Vasco Dantasek emango diote hasiera XXII. Udaberriko Musikaldiari

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 6a

Hari laukoteak iazko Udaberri Musikaldian emandako kontzertua JAMEko auditoriumean.

Gaur arratsaldean abiatuko da Udaberriko Musikaldiaren XXII. edizioa. Vlad Câmpean biolontxelo jole errumaniarrak eta Vasco Dantas piano jole portugaldarrak emango dute lehen kontzertua, eta 19:30etan hasita, Schubert, Liszt edo Aita Donostia konpositoreen obrak eskainiko dituzte JAMEko auditorioan.

Guztira hamar abestik osatutako errepertorioa joko dute: hain zuzen, Franz Schuberten Allegro Moderato, Adagio eta Allegretto; Lorenzo Ondarraren Medievalesca; Aita Donostiaren Lieder n.4 eta Lieder n.12; Franz Liszten Rapsodie Espagnole; eta, azkenik, George Enescuren Sonata para chelo y piano en Fa menor eta Op.postumo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak