Garagartza "bizirik" dagoela "ozen" esateko badator, bigarrenez, Bizi Gara Gartza

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 4a

Garratz taldearen kontzertua, iazko Bizi Gara Gartza ekimenaren lehen edizioan.

Asteburu honetan egingo dute, Arrasateko Garagartza auzoan, Bizi Gara Gartza ekimena. Hiru egunetako egitaraua prestatu dute, Garagartza "bizirik" dagoela "ozen" aldarrikatzeko. "Denok zarete ondo etorriak munduko auzo eder eta berezienera! Baserri auzoek bizirik behar dute mundua bizirik egon dadin".  

Hona hemen egitaraua:

Egubakoitza, maiatzak 8

 • 18:30 Jakoba Errekondo, Patxixenien. 
 • 20:00 Txosna irekiera. Brindisa. 

Zapatua, maiatzak 9 

• 10:00 Kobaik Koba, Martin Arriolabengoak gidatuta. Adifek bereganatu dituen lur publikoak ezagutu eta ingurunea bisitatu.
 • 11:00 Ibilbide txiki mitologikoa. Laminaren bila. 
 • 12:00 Bermuta txosnan. 
 • 12:30 Buruhandiak. 
 • 14:00 Parrilla jana. Saiheskia eta letxuga tipularekin. Aukera begetarianoa egongo da. Kafea eta pastak. Txartelak salgai aurretik eta bertan. 
 • 19:00 Kontzertuak: Harria eta Grapa.

Domeka, maiatzak 10 

 • 10:30 Antzinako erremedixuak. Inguruko sendabelarrekin botikina egiten erakutsiko dute Eko-Udalatxekoek. 
 • 12:00 Buruhandiak.
 • 12:30 Bermuta eta kantu herrikoiak.
 • 13:30 Luntxa debalde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak