'Lagunak Sessions' diskoa kalean, Arrasateko Javier Lagunak babestuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko maiatzaren 1a

Ogibidez margolaria da blues-zale "amorratua" den Javier Laguna arrasatearra. Harmonika du instrumentu mina, entzuteko eta baita jotzeko ere, eta urte asko daroa tresna horren bueltako ikerketa-lanak egiten. 

Proiektu "bitxi" bat du orain esku artean: Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratu berri duen Lagunak Sessions izenarekin sinatu duen Catalunya Harmonica Summit diskoa, hain justu.

Harmonika, protagonista

Izenburuak adierazten duen moduan, Kataluniako eszenako blues, R&R eta country musikariek interpretatutako doinuak batu ditu Javier Laguna ekoizle exekutiboak Michael Solvesek eta Greg Izorrek grabatu duten lanean.

Hamabi kantuk osatzen duten bilduma kolektiboa da eta honako musikari hauek biltzen ditu: Marta Suñe; David Sanchez Farras; M.A. Lonesome; Victor Puertas; Johnny BigStone; Oscar Rabadan, Reginal Vilardell, Jordi Abad eta Greg Izor. "Chicagotik Austinera, New Orleanstik Mississippira eta Bartzelonara eroaten gaituen bidaia zirraragarria da", azaldu dute egileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak