Lore Gazteak dantza taldearen deia izena emateko, 5 eta 7 urte arteko umeei begira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 4a

Lore Gazteak taldeko dantzari taldea, Arrasaten, 2025eko Haur Dantzarien Egunean.

Lore Gazteak dantza taldeak zabalik du 2026-2027 ikasturterako izen-ematea, bereziki, 5 eta 7 urte arteko umeentzat. Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena, honako orri hau beteta. Adin tarte horretako haurrek martitzenetan entseatzen dute, 17:30ean. 

Plaza mugatuak dira eta gehienezko izen-emate kopurua gainditu ezkero, izen-ematearen ordena erabiliko da irizpide gisa. Argibide gehiagorako: loregazteak@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak