Egunari dagokionez, asmatzaileek berrikuntzan betetzen duten eginkizunaren inguruko hiru hitzaldirekin eman zioten hasiera jardunaldiari. Hitzaldien ondoren, aurreko urteetako irabazleek eta hiru hizlariek mahai inguru bat egin zuten Adimen artifizialak asmatzaileak ordezkatuko ote gaitu? galderaren bueltan. Eta, jardunaldiari amaiera emateko, 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Sariaren banaketa egin zen.
Sener enpresako Jesus Latak jaso zuen saria, hain zuzen, azken urtean asmatzaile gisa egindako jarduerarengatik, arlo horretan egindako ibilbide zabalagatik, eta, Galbaian enpresako zuzendari den Ismael Igartuaren esanetan, patente agente guztiek lan egin nahi luketen asmatzailea delako.