Arrasate pasealekuko 17. zenbakiaren parean egingo ditu Udalak asfaltatze-lanak, eta, ondorioz, errepide hori itxita egongo da ibilgailuentzat. Arizmendiarrieta plaza ondoko errotondan Zerkaosteta kalerantz pasoa debekatzen duen seinale bat jarriko dute, eta Arrasate pasealekuko garajeetara doazen ibilgailuek bakarrik izango dute baimena bertatik igarotzeko.
Alde Zaharretik datozen ibilgailuek Zerkaosteta kalera jo beharko dute kalea itxita dagoen bitartean. Era berean, eremuan dauden zabor edukiontziei buruzko oharra jarri dute, lanek horietan ere eragina izan dezaketelako.