Eusfera ekimen berria zuzendua dago 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei –edo guraso rola betetzen duten helduei–, euskaraz jakin ala ez: "Haurren ingurua euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiago izatea da helburua".