Euskaldunak dantzan jartzeko trabarik ez dute izan Xabier Diazek eta lagunek

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 26a

Galizia aldeko musika tradizional garaikideak alaitu du Herriko Plazara bertaratutakoen aldartea gaur eguedian. Ibai-arteren eta Arrasateko Trikitixa Eskolaren ekimenez, landa-eremuko emakumeen kantu tradizionalen printzak utzi ditu Xabier Diaz buru duen hirukoteak. 

Adufeiras de Salitre taldeko hiru kidek jarri dute gaur eguerdian giroa Kajoi tabernako terrazan, zarrabete, akordeoi eta panderoen doinura. Eguraldia ederra lagun, Xabier Diaz abeslari eta pandero-joleak hasieratik esan du dantzatzera animatu gura zuela publikoa. Txarroak eta jotak kantatzen hasi, eta pasodoblearen txanda iritsi denean arrimatu dira dantzara hainbat bikote. Abesti horretan, gainera, Hekhtor Folk igo da eszenatokira, kaikuarekin perkusioa jotzera. Minutu horiek ikus-entzuleen irria pizteko osagai guztiak izan dituzte. Eta dantzariek gozatu ederra hartu dute, bide batez. 

Bidaia ondo aprobetxatu du hirukote musikariak, goizean trikiti eskolan izan baitira, ikasleekin elkartrukean. Xabier Diaz oso esker oneko azaldu da trikitixa eskolako Maixa Lizarribarrekin, "jaso dugun gonbidapena aparta izan delako". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak