Kulturaz eta euskaraz bete dute nerabeek Arrasateko erdigunea

Txomin Madina Milikua 2026ko apirilaren 25a

Ikastolen Elkarteak sustatutako Piztu Plaza jaialdiaren baitan, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ikasleek azken hilabeteetan landu dituzten kultura ikuskizunak eskaini dituzte herriko hainbat txokotan. Hasteko, Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako ikasleek hasierako ekitaldia gidatu dute Herriko Plazan. Biteri plazak hartu ditu gero Azpeitiko Ikasberri Ikastolako elektrotxarangaren emanaldia; Bergarako Aranzadi Ikastolakoen antzezlana; Baionako Bernat Etxepare Lizeokoen antzerki musikatua; eta Sopelako Ander Deuna Ikastolako Iraia Bizarren musika kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak