Arratsaldeari dagokionez, 20:00etan txaranga izango da herriko kaleetan, eta, ondoren, egunari ginga jarriko diote gaztetxean. Izan ere, 22:00etan hasita, 48280 eta Zutik Erromeria taldeek kontzertuak egingo dituzte, eta amaitu ondoren pintxada kolektiboa egingo dute.