Sin + eta Garratz taldeak izango dira asteburuan Iratin

Ibai Irasuegi Garai 2026ko apirilaren 24a

Garratz taldeko Marc Lopez, Jokin Bereziartua, Liher Larrañaga, Andoni Agirre eta Jon Nevado. Argazkia: Peru Arrese.

Arrasateko Sin+ eta Garratz taldeek kontzertuak emango dituzte asteburuan Irati tabernan. 

Bihar, zapatua, Sin+ taldea taberna barruko oholtza gainera igoko da, eta kontzertua emango du, gaueko hamaiketan. Emanaldia hasi aurretik, soinu-proba egin ondoren, zenbait kantu joko dituzte tabernan.

Domekari dagokionez, Garratz taldeak Bidoi bete gasolina diskoa aurkezteko lehen kontzertua egingo du, 13:30ean. Bertan entzun ahalko dira Arrasateko taldearen disko berria osatzen duten hamar abestiak; hain zuzen, diskoko zortzi abesti berri eta Gutako bat izan eta Bala baten abiaduran singleak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak