Xabier Diazek kontzertua eskainiko du Arrasaten domekan

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 23a

Xabier Diaz.

Datorren igandean, hilak 26, Xabier Diaz, Galiziako musika tradizional garaikideko musikari nabarmenetako bat, izango da Arrasaten. Hitzordua 13:00etan izango da Kajoi Tabernako terrazan, hirukote formatuan. Kontzertuaren aurretik, Diazek masterclass bat eskainiko du Arrasateko Trikititxa Eskolan. 

Ekimena Arrasateko Trikititxa Eskola, Ibai Arte eta Kajoi Tabernaren arteko elkarlanetik sortu da, "herrian zuzeneko musika eta kultura errotik sustatzen jarraitzeko". Antolatzaileen arabera, ekitaldiak jatorri berezia du. Izan ere, Maixa Lizarribarren eta Xabier Diazen arteko adiskidetasun harremanetik sortu da; eta lotura horri esker, Arrasatek hain formatu esklusiboan gozatu ahal izango du kontzertu honetaz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak