San Felipe Elkarlaguntza elkartea mutua bat dela gogorarazi zuen Kulturaten egindako bileraren hasieran Adela Maidagan presidenteak eta horrek esan gura duena azaldu: irabazi asmorik gabeko erakundea dela; erakunde horren bezeroak, aldi berean, jabe direla, eta bere esparruan —heriotza-laguntzan— "zerbitzu oso lehiakorra" eskaintzen duela. Halaber, azpimarratu zuen mota horretako entitateen artean Euskadiko handienetakoa dela –11.000 bazkide baino gehiago ditu–, eta, erreferentzia bat.

Batzarreko ohiko erabakiei dagokienez azaldu zuten kuotek KPIaren araberako igoera izan zutela eta prestazioek ere gora egin zutela: "San Felipen ohikoa denez, hornidura teknikoak (hiru milioi euro) bete beharreko obligazioen gainetik daude".
Era berean, erabaki zuten zuzendaritza Batzordeko kideak hamarretik zortzira murriztea eta presidenteak nabarmendu zuen "eskarmentu handikoak direla guztiak bakoitza bere arloan". Eta erosketa baten berri eman zien elkartutakoei: gaur egungo beilatokiaren alboan dagoen 117 metro koadroko lokala erostea, instalazioak handitu ahal izateko.
Bukatzeko, elkartearen funtzionamendua zehazten duen eskuliburua onartu zuen batzar nagusiak, Eusko Jaurlaritzak hala eskatu dietelako.
