Babestutako edukia

MLAKoop-en zentro berritua aurkezteko jardunaldi irekia egingo da egubakoitzean

Koldo Zubia Salas 2026ko apirilaren 22a

MLAKoop-en zentroko sarrera. Irudia: MLAKoop

MLAKoop-ek Araba etorbidean kokatuta dagoen zentroa berritu du, eta hori herritar guztiei erakusteko, jardunaldi ireki bat egingo dute egubakoitzean, hilak 24. Antolatzaileen esanetan, duela 50 urte baino gehiago abiatu zen hezkuntza proiektuaren bilakaera "partekatzea" da asmoa. 

1973an sortu zen CIM, Mondragon Hizkuntza Zentro gisa, gerora Mondragon Lingua bihurtu zena. Gaur egun, Alecop-ekin bat eginda, MLAKoop sortu dute dute. 50 urteko ibilbidearen ostean,  eta gaur egungo "hizkuntza prestakuntzarra egokitzeko beharrezkoa" zela iritzita, instalazioen berritzea eta eguneratzea gauzatu berri dute.

Hala ere, urteek aurrera egin, izena aldatu eta barrutik eraldatu arren, "nortasunari" eusten dion espazioa dela diote bertakoek: "Belaunaldi askoren pasabide izan den tokia da, herriko oroimen kolektiboan leku berezia duen espazioa". Zentroaren oinarrian dagoen ikuspegiak ere berdinak zaten jarraitzen du; hau da, "hizkuntza pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea".

Ate irekiak, egubakoitzean

Egindako berrikuntza lan horiek erakusteko, ate irekien jardunaldia egingo du MLAKoop-ek, apirilaren 24an, egubakoitza. Ikasle ohiei, bezeroei, auzokideei, lagunei eta zentro
berritua nahiz haren ibilbidea gertutik ezagutu nahi duen edonori zuzenduta dago ekitaldia eta 18:00etan hasiko da. "Topaketa honek iraganera begiratzeko aukera ere eskainiko du, Arrasateko eta inguruko milaka lagunen hizkuntza-ibilbidean presente egon den historia partekatzeko. Bertaratzen direnek zentroaren bilakaera ezagutuko dute, hasierako urteetatik gaur egunera arte, eta aldi berean, urteotan hizkuntzen irakaskuntzan erabilitako metodologiak eta teknologiak nola aldatu diren ikusi ahal izango dute", iragarri du MLAKoop-ek.

Gainera, bi gazteren testigantza ere jasoko dute; txikitatik zentroan ingelesa ikasten aritu direnak, eta, gaur egun, Advanced maila dutenak. "Hurbileko eta benetako adibidea da,
tokiko ikasgela batean hasi eta bide luzea egin daitekeela erakusten duena", amaitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak