XX.mendean Bizkaian, Nafarroan, Combarron, Alacanten eta Malagan lekua duen meiga eta lamien istorio batean oinarritzen da Rosa Rubio Sanchezen No Soy una bruja fikziozko liburua; idazleak azaldu duenez, hain zuzen ere, "Munduko lehen meila —meiga eta lamia baten biloba— jaio zen unean".
Rubioren bosgarren eleberria
2008az geroztik Irunen bizi da Rubio, eta ogibidea idazketarekin uztartzen du. 2017an Hace 22 años izeneko lehen eleberria idatzi zuen, eta, geroztik, andaluziarrak Si no eres para mí, no eres para nadie (2018), La casa del vampiro (2020), Un cuento de hadas para una menopáusica (2023) eta egubakoitzean Arrasaten aurkeztuko duen No Soy una bruja (2026) liburuak idatzi ditu.