Muruak etxean izango du hurrengo hitzordua

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 21a

Uarkape frontoiak B serieko Buruz-buruko Txapelketa hartuko du egubakoitzean, apirilaren 24an. Ander Murua herriko pilotaria Amianoren aurka neurtuko da. Sarrerak eskuragarri daude. 

Gaueko 20:45etik aurrera, maila goreneko bi partida jokatuko dira Uarkapen. Lehenengoa, binakako partida izango da, Agirre eta Iztueta Apezetxea II.a eta Rezustaren aurka. Bigarrena, berriz, B serieko Buruz-buruko Txapelketako partida izango da, Ander Muruak Amiano izango du aurkari. 

Ekitaldi hau Pelota Pro Ligak antolatu du, Aspe eta Baiko Pilota enpresekin eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin. 

Antolatzaileek frontoira hurbiltzeko deia egin diete zaleei, Buruz Buruko Txapelketako giroaz eta puntako pilotarien jokoaz gozatzeko. Pilota zaleek jada eskuratu ditzakete sarrerak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak