Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 2025ko errenta aitorpena arrasatearren % 21ek egin zuen euskaraz. 2006. urtetik 15 puntu egin ditu gora errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak.
Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen baita.
Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude (autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa) eta guztietan erabili daiteke euskara.
Apirilaren 7tik uztailaren 2ra aurkeztu behar dira aitorpenak. Hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibideetarako: 943 11 30 00, Bergarako Ogasuneko Bulegoa (Toki Eder 5) eta www.gipuzkoa.eus atarian.