Ate irekiak Artgazki elkartean, jarduna azaldu eta kide berriei zabalik daudela adierazteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko apirilaren 19a

Zapatuko ate irekien osteko talde argazkia.

Arrasateko Artgazki elkarteak Etxaluzen duen egoitzan ate irekiak izan zituzten atzo, apirilak 18. Elkarteko kide Anibal Carmonak azaldu duenez, elkartearen jarduna azaltzea izan zen atzoko zitaren helburu nagusia: "Elkartea ezagutzera eman eta egiten duguna erakutsi nahi dugu. Mugimendua badugu egunerokoan: astebururo daude txandak hartuta estudioko lanetarako, adibidez". 

11 urte dira Artgazki elkartea sortu zela, eta Etxaluzen bospasei urte daramatzate: "Gustura gaude lokalarekin. Aurrekoak ez zigun ematen aukerarik estudio bat muntatzeko, eta honako honetan asko erabiltzen dugu estudioa. Kokapen ederrean dago, gainera". Eta, Carmonak gaineratu duenez, beharra duten eragile edo pertsonekin elkartasun ekintzak euren DNAn dagoen zerbait da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak