. Orain arte jokatu diren partidetan ederto moldatu dira Mondratekoak, eta horren erakusle da sailkapena: hemezortzi garaipen, lau berdinketa eta bi porrotekin, lider dira. Gainera, norgehiagoka bat gehiago jokatu duen Donipari taldeari zortzi puntu ateratzen dizkio Arrasateko taldeak. Asteburu honetan etxean jokatuko dute Tolosalaren aurka. Arerioa, ordea, ez da batere herrena; laugarren postuan baitaude, eta, saria potoloa den arren, lehia parekatua espero da. Partida domekan jokatuko da, Musakolako kiroldegian, 17:15ean.