Haurraren neurogarapena ulertzeko gakoak emango dituzte Magala espazioan

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 17a

Magala espazioan antolatutako hitzaldi bat. (Argazkia: Arizmendi Ikastola)

Arizmendi Ikastolaren Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa apirilaren 30ean, eguena, izango da, 17:30ean. Oraingoan, haurtzaroko lehen urteetan garuna nola formatzen den, eta horrek haurraren egunerokoan, ikaskuntzan eta emozioen kuadeaketan duen eragina aztertuko dute. 

Arizmendi Ikastolak Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak hitzaldia antolatu du Magala espazioan, haurraren lehen urteetako garapena ulertzea ezinbestekoa delako haien hazkunde prozesuan modu egokian laguntzeko. Saioaren hizlaria Katya Martin Requejo izango da, Neurohezkuntzan ikerlaria eta irakaslea. Saioa 17:30ean hasiko da, eta euskaraz izango da. 

Arizmendi Ikastolak gurasoei, hezitzaileei eta, oro har, haurren garapenarekiko interesa duten herritar guztiei dei egiten die saio honetan parte har dezaten. Parte hartzeko izen-ematea formulario bidez egin behar da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak