Taldeak joan den azaroan argitaratu zuen hamar abestiz osatutako Bide ilunek argitzen zuten dena deituriko azken diskoa, eta, abendutik hona egindako zortzi kontzerturen ostean, lana aurkezteko biraren azken kontzertua izango da Arrasatekoa. Taldearen hirugarren diskoa da, aurreko bien –Ordu beltzak eta Gorde genituen beldurrak– jarraipena eta zirkulu baten itxiera, hain zuzen ere.