Bakarka arituko direnen artean daude Lucia Bachiller eta Aines Lezeta, kadete mailan. Eta Nira Cid, Laia Eguiluz eta Ane Aranzabal, gazteen artean.
Bikotea osatuta jardungo dute Lucia Bachiller eta Kai Luengo kadeteek, eta, Ane Aranzabal eta Laia Eguiluz gazteek.
Hirukote bi ere lehiatuko dira: Lucia Bachiller, Kai Luengo eta Aines Lezeta, kadeteen artean; eta Ane Aranzabal, Laia Eguiluz eta Nira Cid, gazte mailan.
Infantilek, ostera, taldea osatuta jardungo dute; honako hauek arituko dira: Lucia Bachiller, Kai Luengo, Aines Lezeta, Jule Errarte eta Arianne Apraiz.
Bestalde, amateur mailako koreografikoa egingo du Eider Leibar Alaitz Balzategi eta June Ugarte hirukoteak. Eta taldeka ere lehiatuko dira amateur mailan.
"Gure gimnastek gogor entrenatutako koreografiak ikusteko aukera egongo da", adierazi dute Dragoiko kideek.