Formazio saio honen helburua herriko kirol elkarteek prebentzioan duten garrantzia azpimarratzea da, kontzientzia sortzea eta haur eta nerabeekin harreman osasuntsuak, seguruak eta balioetan oinarritutakoak sustatzea. "Izan ere, EKKO –Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna– programak, ikasle eta familiekin gizarte trebetasunak lantzeaz haratago, komunitatea osasunaren sustapenean babes faktore izatea bilatzen du, eta zentzu horretan, herriko kirol elkarteak komunitateko eragile garrantzitsuak izanik, prebentzio eragile gisa eta balio positiboak sustatzen funtsezko papera dute", adierazi dute Udaletik.
Saioa euskaraz izango da, Garaia Osasunerako Sustapenako Ainhoa Lauzirika eta Ixone Akarregiren eskutik. Izen ematea, apirilak 24ra arte dago zabalik, izenemateak.arrasate.eus-en. Plazak baino interesatu gehiago badaude, elkarte bakoitzak erabakiko luke elkarteko zeini eman parte hartzeko lehentasuna.