95. urteurrena ospatzeko Espainiako Errepublikako bandera erraldoia igo dute Arrasateko Aldai kalean, Ezker Anitza-IU lokalaren aldamenean, eta errepublikaren aldeko topa egin dute.
Ekitaldian, Ezker Anitza-IUko Antolakuntza eta Finantza arduradun Juan Luis Merinok hartu du hitza, eta "95 urte geroago historiak berriro errepublikanoak deitu" dituela nabarmendu du. "Nazioarteko faxismo uholde berri bat bizitzen ari gara. 30eko hamarkadan bezala, bere hedatzea mundu mailakoa izaten ari da; koordinatua. Eta bere baitan xenofobia, ultra-nazionalismoa, biolentzia eta demokraziaren mespretxua dakar. Erronka honen aurrean ezkerrak erantzun bateratua eman behar du", aipatu du Merinok.
Ekitaldia beste topa batekin bukatu dute, "plurinazionala, justua eta demokratikoa izango den III. Errepublikaren alde" hain zuzen ere.