Zarugalde kaleko lanak abiatu dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko apirilaren 14a

Zarugaldeko lanak abiatu berri. Argazkia: Arrasateko Udala.

Kalea "atseginago eta seguruago" egiteko lanak hasi dituzte Arrasateko Zarugalde kalean. Horrela, esku-hartzearen helburu nagusia kalea "oinezkoendako egokitzea eta herritarrei atsedenerako, jolaserako eta elkarbizitzarako gune seguruak eskaintzea da".

Zarugaldeko bizilagunek bultzatutako eta eskatutako aldaketa izango da, kalean egiten ari direna. "Azken urteotan, Zarugalde kaleko bizilagunek behin eta berriz adierazi dute euren kezka ibilgailuen abiadura handiak sortzen dituen segurtasun arriskuengatik. Kalea oinezkoentzat seguruagoa izatea eskatu dute, bereziki adinekoen eta haurren mugikortasuna bermatzeko. Horrez gain, espazio atseginago eta lasaiago baten beharra azpimarratu dute, auzoko elkarbizitza sustatuko duena eta eguneroko bizitza kalitate hobean garatzeko aukera emango duena", adierazi du Arrasateko Udalak.

Horrela, Zarugalden oinezkoei lehentasuna emango zaie eta noranzko biko bidegorria sortuko dute. Ibilgailuei dagokionez garajeetako kotxeen sarbidea soilik baimenduko dute.

Gaur hasi dituzte Zarugaldeko lehen lanak eta kalean zeuden pibote guztiak kendu dituzte dagoeneko. Bihartik aurrera hasiko dira margotze lanekin. "Lan horiek egiteko euririk ez egitea ezinbestekoa da, eta, ondorioz, lanak eguraldiaren arabera gehiago edo gutxiago luzatu daitezkeela azaldu du Arrasateko Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak