Udalako Ingurumen Eskolak antolatuta, Arrasateko enaren eta sorbeltzen habiak identifikatu, kartografiatu eta dokumentatzeko programa bat egingo dute, herritarrekin elkarlanean, udaberrian. Proiektuaren helburua da "tokiko kontserbaziorako eta herritarren sentsibilizaziorako baliagarria izango den informazioa sortzea eta, aldi berean, habiak dituzten eraikinen birgaitzerako aplikagarriak diren gomendioak ematea Udalari". Era berean, proiektu honen bitartez estutu nahi dute "pertsonen eta Arrasateko ingurune naturalaren arteko lotura, ingurumen-sentsibilizazioa eta intsektu-jale diren hegaztiak babestuz".