Bartzelonatik etorritako Johnny BigStone & Sweet Marta bikoteak kontzertua eman du eguerdian, Kajoi tabernan, Arrasate Blues jaialdiaren baitan; emanaldi atsegina egin du, eta gustura egon da jendea entzuten. Bi musikariek euren hirugarren diskoa aurkeztu dute, Love Gone izenekoa, eta, une batzuetan, Arrasateko lagun bat ere aritu da haiekin, aho-soinua jotzen. Midnight Special kantua da bideokoa, Creedence Clearwater Revival taldeak ezagun egindakoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.