Johnny BigStone eta Sweet Marta bikoteak blues kontzertua emango du Itzala tabernan

Koldo Zubia Salas 2026ko apirilaren 8a

Johnny BigStone & Sweet Marta bikotea. Argazkia: Ibai Arte.

Johnny BigStone & Sweet Martak Blues tradizionala doinuak ekarriko dituzte domekan –apirilak 12– Arrasateko Itzala tabernako terrazara. Ibai Artek Arrasate Bluesaren baitan antolatu duen kontzertua, 12:30ean hasiko da.

Johnny BigStone & Sweet Marta bikotea, Old Blues izeneko soinua fideltasunez birsortzeko gai den bikote bakarrenetakotzat jotzen da. Euren errepertorioan Delta blues, Piedmont blues edo Old-Time Country estiloak aurkitu daitezke. Gainera, Jazz Gillum, Reverend Gary Davis, Blind Lemon Jefferson edo Blind Blake bezalako artisten piezak berreskuratu dituzte.

Euren ibilbidea, Estatu Batuetan zehar bidaiatzen hasi zuten, bluesaren errepidea bezala ezaguna den Ruta 61-a zeharkatuz. Bertan, musikaren jatorrian sakondu zuten, eta, gainera, Paul Oscher, Greg Izor, John Primer edo James Duck bezalakoekin eszenatokia partekatu ahal izan zuten. Bikoteak Europa osoko klub eta jaialdietan jo du, hala nola:  Potatoes Blues Festival, Cahors Blues Festival, Caslano Blues Festival edo Bartzelonako Blues Jaialdian. Arrasateko kontzertuan, euren hirugarren diskoa aurkeztuko dute, Love Gone izenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak