Apirilaren 13an hasiko dira Arrasateko Zerkaosteta kaleko lurra berritzeko lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko apirilaren 1a

Zerkaosteta kaleko lurraren egoera. Argazkia: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak Zerkaosteta kaleko harri-koskorrak eta lauzak konpontzeko lanei ekingo die apirilaren 13an. Helburu nagusia da kalean zehar dauden zuloak eta harri solteak konpontzea, oinezkoentzat sor dezaketen arriskua desagerrarazteko eta bidearen segurtasuna bermatzeko. Lanek hilabete irautea aurreikusten da; aurrekontua da 33.882 eurokoa, BEZ barne. 

Lanen barruan, egoera txarrean dauden 86 metro koadroko galtzada-harri eta lauza azalera harrotu eta garbituko da. Ondoren, zorua berritu eta pieza berriak jarriko dira, zuntzezko morteroak erabiliz egitura sendotzeko. Horretaz gain, beste 35 metro koadrotan junturak garbitu eta berriz beteko dira. 

Eragina zirkulazioan eta garajeetan 

Obrak gauzatzeko, ezinbestekoa izango da Zerkaosteta kalea trafikoarentzat itxi eta ibilgailuen pasoa mugatzea. Ondorioz, garajeetarako sarbidea ere itxita egongo da lanek iraun bitartean. Garajeetako jabeei eragindako eragozpenak gutxitzeko, Udalak Biteriko parkingean aparkaleku bat eskainiko die kaltetutako egoiliarrei obrak amaitu arte. Lanak lau aste inguruko iraupena izango dute, eta maiatzean bukatzeko aurreikuspena du Udalak. Halaber, Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei euren pazientziagatik, herriko kaleak seguruagoak izatea helburu duten hobekuntza hauek egiten diren bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak