Gaztelupeko batxilergoko ikasleek 'Zaldi Cup' txapelketa antolatu dute

Eki Letona Erretolatza 2026ko apirilaren 1a

Arrasateko Gaztelupeko batxilergoko ikasleek Zaldi Cup futbol txapelketa antolatu dute maiatzerako. Txapelketa maiatzaren 2tik 3ra eta 9tik 10era jokatuko da, asteburuetan.

Parte hartzaileak kadete mailatik jubenil mailara arteko gazteak izango dira. Antolakuntzak jakinarazi duenez, lehiaketa liga formatuan hasiko da, eta ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dira.

Sari nagusiari dagokionez, irabazleek 200 euro inguruko saria edo talde-afari edo bazkari bat eskuratzeko aukera izango dute. Horrez gain, jokalari onenek sari indibidualak ere jasoko dituzte.

Bestalde, antolatzaileek adierazi dute futbolaz gain bestelako giroa ere egongo dela, pintxoak, edariak eta jarduera osagarriak tartean.
Parte hartzeko prezioa 10 eurokoa izango da pertsonako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak