09:00etan irten ziren Arrasatetik Zarautzera eta iristean, ogitartekoak banatu zituzten eta ondoren denbora librea izan zuten 13:00ak arte, herriko kultura guneak bisitatu, hondartzatik paseatu, dendak ikusi edota poteoa herri barruan egiteko. 13:00etan irten ziren Urnietako Oianume Sagardotegira bertan bazkaltzeko. Postrearen ostean, beti bezala, dantza saioa izan zuten. 19:15ak aldera itzuli ziren Arrasatera. Egun ederraz eta bazkari bikainaz gozatu zuten 107 arrasatearrek, eta txalo artean eskerrak eman zizkien antolatzaileei.