Gurutze-bidea apirilaren 3an Portaloitik Santa Barbarara, fededun arrasatearrentzat

Jokin Bereziartua Lizarazu

Zenbait fededun 2024ko Gurutze bidean, Santa Barbarara bidean.

Aste Santuko egitarauaren barruan, Arrasateko ekitaldi esanguratsuenetako bat da egubakoitzeko Gurutze-bidea. Apirilaren 3an izango da aurten eta fededunak 08:00etan elkartuko dira Portaloian Santa Barbarara igotzeko, hamalau geldialdi egin ostean. 

Hona hemen Aste Santurako egitarau osoa: 

Apirilak 1: 

Santa Teresako elizan:

19:00. Elkarteko aitortzak. 

Apirilak 2: 

San Juan bataiatzailearen elizan: 

10:00-12:00. Bakarkako aitortzak. 

19:00. Jaunaren afaria. 

22:00. Gaueko otoitza. 

San Andresko elizan: 

19:00. Jaunaren afaria. 

Santa Teresako elizan:

19:00. Jaunaren afaria. 

Apirilak 3: 

08:00. Gurutze bidea, Portaloitik hasi eta Santa Barbaraino. 

San Juan bataiatzailearen elizan: 

11:00. Elkarteko aitortzak. 

19:00. Jaunaren nekaldia eta heriotza. 

Santa Teresako elizan:

11:00. Gurutze bidea. 

19:00. Jaunaren nekaldia eta heriotza. 

Uribarriko elizan: 

11:00. Gurutze bidea. 

19:00. Jaunaren nekaldia eta heriotza. 

Apirilak 4

19:00. Pazko gaubeila. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak