Iban del Campo zuzendariaren film luzean aktore izateko aukera dago

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko apirilaren 3a

Iban Del Campo Arrasateko zinegilea.

Gaur egungo turismoaren eztandari eta gizartean hedatuta dagoen insomnioari buruzko istorioa jasotzen du Arrasateko zinemagile Iban Del Campok laster egingo duen lehen film luzeak. Donostiako Limbus Filmak ekoiztetxeak ekoiztuko du, eta aktore bila ari dira. Lana ordaindua izango da eta ez da beharrezkoa izango aktore moduan aurrez esperientziarik izatea.

Aukeraketan parte hartu gura dutenek minutu bat eta hiru minutu arteko bideo bat bidali behar dute. "Euskaraz ondo moldatzen diren 20 eta 80 urte bitarteko profil askotariko emakumeak eta gizonak behar ditugu, loarekin edo lo-ezarekin zerikusia duen anekdotaren bat kontatu nahi digutenak; bizipen pertsonala edo asmatutakoa izan daiteke. Bideoa mugikorrarekin grabatu daiteke; komenigarria da giro lasaian eta argi onarekin egitea. Bideoarekin batera, honako datu hauek bidaltzeko eskatu gura dugu: izen-abizenak, adina, bizilekua eta harremanetarako telefonoa. Castingcall. hotel@gmail.com helbidera bidali, edo idatzi, informazio gehiago behar izanez gero", azaldu dute ekoiztetxekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak