Bi partidak oso parekatuak izan ziren, eta emaitzaz harago, jokalariek nabarmendu dute bizitakoa izan dela garrantzitsuena. Iñaki Ogara Arrik entrenatzaileak azaldu duenez, "emaitza gutxienekoa da; jolastea, parte-hartzea eta elkarbizitza dira benetan garrantzitsuak", eta esperientzia "oso aberasgarria" izan dela gaineratu du.
Aurrera begira, Aste Santuaren ostean hitzordu gehiago izango dituzte: lehenik Bilbon jokatuko duten txapelketa inklusiboan parte hartuko dute, eta ondoren Santanderrera joango dira beste txapelketa batera.