Apirilaren 18an ospatuko da apirileko azoka. Aurten lehengo gluten gabeko gozogintza tailerra egingo da, parte-hartzaileek ahabi marmelada, granola eta natillak prestatzen ikasiko dute Irrika Gluten freeren eskutik eta Ainara Abasolok irakatsiko duena. Hilero bezala barazki eta tokiko produktuen ohiko otarra zozketatuko da erosleen artean.
Gluten gabeko gozogintza tailerra
Gluten gabeko gozogintza egiten ikasteko tailerra antolatu da zapatu horretan Seber Altube plazan bertan. Adin guztietara zuzendutako tailerra izango da eta 15 lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.
