Apirilaren 25ean ospatuko du Ttakunek Txotxparta; izena eman daiteke apirilaren 15era arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko martxoaren 30a

Iazko Txotxparta. Argazkia: Ttakun.

Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak apirilaren 25ean ospatuko du Txotxparta, Zabolain sagardotegian. Iaz egin bezala 50 bat lagun elkartu nahi dituzte, autobusa betetzea. Prezioa da 50 eurokoa, autobusa barne; izena eman daiteke Irati tabernan, apirilaren 15era arte. 

Arrasateko Ttakun txalaparta taldeak 33 urte betetzen ditu eta aurten Txotxparta jaia antolatzen duten 10. aldia da. Honako egitaraua prestatu dute apirilaren 25erako: 

12:00: Poteo animatua Irati tabernan hasita.
13:30: Autobus irteera Garibai geltokitik (Forum ondoan). 
14:30: Bazkaria Zabolain sagardotegian.
19:00: Itzulera ordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak