Carrasco jaiotzez Zaragozakoa zen, baina Andoaingo gizarte bizitzan murgilduta egon da azken urteotan, bereziki Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako ekimenetan. Andoaingo BDZ taldeko kidea zen, Palestinaren askatasunaren, justiziaren eta berdintasunaren aldeko mugimenduaren baitan. Hain zuzen ere joan den martitzenean, martxoaren 24an, Andoain-Urnieta arteko tartean Korrikaren lekukoa eraman zuen Andoaingo BDZ taldea ordezkatuz. Albistea osorik dago Aiurri tokiko hedabidean.