Errepertorioari dagokionez, hamahiru piezaz osatutako emanaldia izango da: hain zuzen ere, Night and day ella, Bye bye blackbird, Le cygne, Salandia, Concierto F-Dur 1. mov, The can-can, Autumn slow, Little tango, Nire herriko neskatxa maite, Easy canon J. Pachelbel, The fron 'Autum', Plenilunio eta Xiberutikan mendebaldera kantuak.
Hori horrela, kontzertua borobiltzeko, Korrika Arrasatetik igaro baino ordu batzuk lehenago, Zetak taldearen Xiberutikan mendebaldera abestia interpretatuko dute hirugarren mailako Musika Hizkuntzako ikasleek, Senior's talde instrumentalarekin batera.
Biolinisten topaketa zapatuan
Larunbatari dagokionez, eguerdiko hamabi eta erdietan Arrasate Musikaleko auditoriumean Suzuki Topaketa egingo dute. Ekitaldi horretan, Cartagenako El Violin de Paula eta Arrasate Musikaleko Izan Suzuki taldeek parte hartuko dute, eta 45 bat biolinista igoko dira eszenatokira.
Musika emanaldiz betetako astea izango da Arrasate Musikalentzat; izan ere, gaur eta bihar egingo diren kontzertuez gainera, atzo, eguena, Arrasate Musikaleko auditoriumean No More Hooks taldeak kontzertua eman zuen, arratsaldeko zazpietan –Arrasate Musikaleko Jurasikos taldeko kide batzuk dira–.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak