Arrasateko gazte talde batek agerraldi publikoa egin du gaur Portaloian, maiatzaren 9rako antolatu duten Errepresioaren Aurkako Eguna aurkezteko: "Gaur, Arrasateko hainbat gazte elkartu gara azkenaldian gero eta agerikoagoa den errepresio kasuen areagotzea salatzeko eta horri aurre egiteko beharra azpimarratzeko".
Errepresioari "kolektiboki" aurre egiteko
Errepresioari "kolektiboki" aurre egiteko beharra azpimarratu dute: "Eguneroko ogia bihurtu dira isunak, jipoiak, mutilazioak, atxiloketak, jarraipenak, infiltrazioak eta kartzela zigorrak; instituzio errepresiboek faxismoa eta ideia erreakzionarioen aurka antolatzen den oro zigortzeko darabilten tresnak dira. Testuinguru honen aurrean, ezin gara isilik geratu. Antolatzen eta borrokatzen jarraitu behar dugu. Horregatik, Arrasaten Errepresioaren Aurkako Eguna sortu dugu, elkartasuna eta borroka uztartuz, errepresioari kolektiboki aurre egiteko".
Egun osoko egitaraua
Maiatzaren 9rako egun osoko egitaraua antolatu dute, "salaketa, hausnarketa eta elkargunea" batuko dituena. Goizean, mahai-ingurua eta ostean poteo girotua egongo da. Eguerdian, bazkari herrikoia egingo dute eta arratsaldean mobilizazioa eta kontzertuak izango dituzte.
Hona hemen egitaraua:
11:30. Kulturate. Mahai-ingurua. Hizlariak: Indar Gorri, Yakovlev 42 eta Azpeitia Errepresioaren Aurka. Mahai-inguruaren ostean, poteo girotua.
14:00. Bazkaria Biteri plazan.
17:30. Kontzertuak tabernetan.
- Iturriotz: Hankaz Gora.
- Osorik: Izorrai.
- Iluntz: Ktartsia.
19:00. Manifestazioa, Biteri plazatik abiatuta.
20:30. Kontzertuak tabernetan.
- Taupa: Jotabe.
- Basati: Txakurrak.
23:00. Kontzertuak gaztetxean: Istilu, Lehen lerroa eta 112.