'Isiar' robotak eraman du Korrika kooperatiboaren lekukoa lehen metroetan

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 26a

Arrasateko Olandixo auzoan dauden sei kooperatiben artean Aldapako Korrika izeneko antolatu dute. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan hasita, Olandixoko aldapan gora joan dira lasterka euskara gara leloa aldean hartuta, gaur eguerdian. Ehun langiletik gora batu dira ekimenera, eta kide berezia izan dute lagun: Isiar robota.

Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza Taldeak garatutako robota da Isiar eta ikerketarako erabiltzen dute. Hainbat dantza egin ditu berotzeko, ekimenari hasiera eman aurretik, eta irribarrea sorrarazi die elkartutakoei. Ondoren, lehen metroetan eraman du lekukoa.

MGEP, Lagun Aro EPSV, Ikerlan, Laboral Kutxa, MONDRAGON Korporazioa eta Osartenek lankidetzan antolatu dute Arrasateko Olandixo auzoan dauden sei kooperatiben arteko Korrika, aurreko edizioei segida emanez. 

Lekukoa eskuz esku eraman dute, lehenengo aldapan gora, eta gero, behera. Amaieran
mezua irakurri eta elkarrekin berreskuratuko dituzte indarrak, mokadutxoa eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak