Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, TREBA nerabeak eta TREBA gazteak programen barruan hiru prestakuntza saio atera ditu, nerabeen eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko eta haien ahalduntze prozesuan laguntzeko.
Guztira hiru saio eskainiko dira: bi nerabeei zuzenduak eta bat gazteei.
Saioak nerabeentzat (12-16 urte)
Lehenengo saioa Mindfulness:oreka barrutik hasten da izango da apirilaren 17an, egubakoitza. Bertan, ongizate emozionala landuko da Hariak taldearen eskutik. Informazio gehiago lotura honetan duzue eskuragarri.
Bigarren saioa Fake news: gezurrak sareetan izango da apirilaren 24an, egubakoitza. Saio honetan, begirada kritikoa sustatuko da. Honi buruzko informazioa, berriz, lotura honetan aurkitu daiteke.
Parte hartu nahi ezkero, Gaztetxokoetan, Gaztelekuan edota Gazte Bulegoan eman beharko da izena.
Saioa gazteentzat (17-24 urte)
Gazteentzako ongizate emozionalari buruzko oinarrizko ikastaroa emango da Ainhoa Urretagoienaren eskutik. Saio hau apirilaren 28an, martitzena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 17:00etatik 20:00etara. Lotura honetan daude saioari buruzko zehaztasunak.
Gazteentzako saio honetan izena emateko, bide digitala erabili beharko da.
