Ikerketen arabera, iktus kasuek %35ean egingo dute gora datozen 15 urteetan. Hori prebenitzeko, prestakuntza da tresnarik onena. Freno al Ictus Fundazioak iktusa prebenitzeko eta detektatzeko prestakuntza emateko helburuarekin egiten du lan. Horretarako, Osartenekin kontatzea funtsezkoa dela adierazi du Julio Agredano zuzendariak.
Osartenek 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzen. Eta hain zuzen, jaso berri duen zigiluak Osarten taldeak bere inguruan gerta litekeen iktus kasu bat identifikatu eta berehala jarduteko beharrezko tresnak dituela egiaztatzen du. Online bidezko trebakuntza baten bidez lortutako ziurtagiria da, eta edozein tokitan iktus bat detektatzeko eta "Iktus Kodea" behar bezala aktibatzeko diseinatuta dago. "Brain Caring People" ekimenaren parte da proiektua.