The Steve Krase Band igandean Arrasate Bluesen

Olaia Milikua 2026ko martxoaren 26a

The Stave Krase Band taldea.

Martxoaren 29an, igandean, 19:30etan Aterpe Tabernak kontzertu historiko bat hartuko du Arrasate Blues zikloaren barruan. 

Huostonetik (Texas) etorritako talde amerikar batek lehen aldiz joko du Arrasaten, Europako bira egiten dagoela aprobetxatuta. Stave Krasek sortutako talde hau Steve Krasek berak (harmonika), Rock Romano handiak (baxua), David Carterrek (gitarra), Paolo Castagnolik (bateria) eta Alisha Pattillok (saxofoia) osatzen dute. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bluesa, soula eta rocka Texasko benetako usainarekin eskaintzera dator. 

Ibai-Artek antolatu du ekimena; eta, Arrasateko Udala, Eurko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Saila izan ditu laguntzaile. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak