Olandixoko tunela itxita egongo da igandean eta asteartean

Olandixoko tunela

Martxoaren 29tik 30erako gauean eta martxoaren 31tik apirilaren 1erako gauean Olandixoko tunela itxita egongo da, tunelean egin behar diren mantentze-lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Egin beharrekoen artean Olandixoko tuneleko irudiak hartzeko sistemaren eguneratzea dago eta ondorioz tuneleko zirkulazioa erabat moztea ezinbestekoa da. 

Mozketak igande gauean eta astearte gauean egingo dira, 23:00etatik 4:45era. Eta, ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuletako biribilguneen artean. Goizeko 4:45etatik aurrera errepide osoa irekiko da zirkulaziorako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak